ANOTHE Asociación de Terapia y Educación Asistida por Animales y Naturaleza. Animali eta Naturen Oinarritutako Terapia eta Hezkuntza Elkartea ANOTHE
Asociación de Terapia y Educación Asistida por Animales y Naturaleza
Animali eta Naturen Oinarritutako Terapia eta Hezkuntza Elkartea

Programak eta zerbitzuak

"Landa ingurunea osasun iturri gisa" programa

"Landa ingurunea osasun iturri gisa" programa baserriko lanak baliabide terapeutiko edota hezitzaile eran erabiltzean oinarritzen da.

Esku baten Zuhaitzaren fruta bat jasotzen lehen planoaPrograma hauek aurrera eramateko hainbat nekazal etxe ditugu, zeintzuk euren aterpea, animaliak, baratzeak eta bestelako errekurtsoak eskaintzen dizkiguten harreman gizatiar batetaz gain. Euren jabeak, profesionalei ingurune espezifiko horretan helburu zehatzak dituen esku-hartze batean laguntzeko gaituak daude, beti ere gure elkarteko profesional taldeak nahiz bertara joaten diren kolektiboko profesionalek ezarritako ildo nagusiak jarraituaz.

Asteburuko nahiz aste osoko programak edota egonaldiak egin ahal dira ondorengo eremuetan:

  • Elkarteetako taldeak
  • Urritasun edo patologiaren bat duten pertsonak eta euren senideak
  • Zaintzaileentzako eta familiartekoentzako atsedenaldi programa
  • Arreta psikosoziala
  • Aisialdi programa

Programa honek eskaintzen dituen aukerak eta onurak anitzak dira. Geure landa inguruneak programa ezberdinetan hagitz aberasgarriak izan daitezkeen baliabideak jartzen dizkigu eskura, eta beste behien ere, agerian jartzen da pertsonak animaliekin nahiz naturarekin antzinatik duen lotura estua osasunaren eta ongizatearen iturri dela.

ANOTHE animali eta naturen oinarritutako terapia eta hezkuntza elkartea Telf.: 679932829