ANOTHE Asociación de Terapia y Educación Asistida por Animales y Naturaleza. Animali eta Naturen Oinarritutako Terapia eta Hezkuntza Elkartea ANOTHE
Asociación de Terapia y Educación Asistida por Animales y Naturaleza
Animali eta Naturen Oinarritutako Terapia eta Hezkuntza Elkartea

Animalia eta Natura bidezko Terapia eta Hezkuntza

Sarrera

Animalia eta Natura bidezko Terapia helburu zehatz batzuk dituen esku-hartzea da, non animaliak irizpide jakin batzuk betetzen dituen eta zeina tratamenduaren prozesuko elementu garrantzitsua den (Delta Society, E.E.B.B.).

Animalia eta Natura bidezko Terapia eta Hezkuntza (ANTH) animaliez eta naturaz baliatzen da esku-hartze terapeutikoak egiterakoan, helburua onura sozialak, emozionalak, fisikoak eta kognitiboak areagotzea izanik, beti ere pertsonaren beharretatik abiatuaz bere bizi kalitatea hobetzeko edota errekuperazioan laguntzeko.

Esku-hartzeak kolektibo, patologia edota urritasun zehatz baten ezaugarrietara egokitzen dira euren beharrak aintzat hartuaz, eta programa hauen diseinua oinarrizko tratamendu baten osagarri gisa egiten da. Esku-hartze hauetan aurrez ezartzen diren helburu terapeutikoak animaliaren edota ingurune naturalaren bitartez lantzen dira. Animaliek ez dute aurreiritzirik eraikitzen eta euskarri sozial nahiz motibazio iturri gehigarri bat eskaintzen dute esku-hartzea egiterako orduan. Animaliek parte-hartzea, konpromisoa eta ekimenerako gogoa areagotzen dituzte euren eskaerei espontaneoki erantzuteko gaitasuna ere handituaz. Era berean, estimulazio multisentsorial bat eskaintzen diote gizakiari eurekiko elkarrekintzan arreta, estimulazioa, ikaskuntza eta kontzentrazio gaitasuna hobetuaz.

Altzoan pertsona baten Katu etzana

ANOTHE animali eta naturen oinarritutako terapia eta hezkuntza elkartea Telf.: 679932829