ANOTHE Asociación de Terapia y Educación Asistida por Animales y Naturaleza. Animali eta Naturen Oinarritutako Terapia eta Hezkuntza Elkartea ANOTHE
Asociación de Terapia y Educación Asistida por Animales y Naturaleza
Animali eta Naturen Oinarritutako Terapia eta Hezkuntza Elkartea

Sarrera

Animalia eta Natura bidezko Terapia eta Hezkuntza

Animaliek funtzio terapeutiko bat betetzeko berezko gaitasuna dute. Gizakiarekiko elkarrekintzan agertu ohi duten erantzun bat emateko gaitasunak eta berauen eskaeren xalotasunak, abegitasunean, segurtasunean eta baldintzarik gabeko maitasunean oinarritutako harreman bat eratzeko aukera ematen dute.

Landa batean haren jostailuaren ondoanArtzain-txakur etzanaErien zaintzan ematen ari diren aurrerapausoak gero eta nabariagoak dira, eta egun, profesional ugari dira osasun fisikoaz arduratzeaz gain ongizate emozionala, mentala eta soziala aintzat hartzen dituztenak. Hain zuzen ere, esparru honetan har lezake animaliak “sendabide” egokiena izatearen balioa, onura fisikoak nahiz psikikoak bai bizi-kalitatearen areagotze bat ekartzen baititu bere baitan.

Animalia eta Natura bidezko Terapia, elkarrekintzarako eta helburu terapeutiko jakin batetarako animaliez eta ingurune naturalaz baliatzen den terapia da, izan ere animaliek zeresan handia baitute gure ongizate fisiologikoan nahiz psikologikoan.

ANOTHE animali eta naturen oinarritutako terapia eta hezkuntza elkartea Telf.: 679932829